+34 948 24 91 50

“Tu cuerpo, tu instrumento”-ren aurkezpena

Desaktibatuta

Aurreko martxoaren 6an, prentsaurreko bat egin genuen gure “Motion Composer” tresna aurkezteko. Ekitaldira komunikabide ugari bertaratu ziren eta bertan, “Tu cuerpo, tu instrumento” proiektu piltuaz eta bere metodologiaz hitz egin genuen. Gainera, Ainhoa Suescun-ek, Atena Konpainia Artistikoaren artistak zuzenean erakustaldia egin zuen.

Nafarroako Kutxa Fundazioari eta La Caixa Fundazioari eskerrak eman genizkion, beren Innovasocial programaren bidez eskainitako babesarengatik, eta ONCE Fundazioari.

 baita ere.

Prentsaurrekoak oihartzun handia izan zuen eta hainbat irratitatik deitu ziguten elkarrizketa bat egiteko (Onda Cero-k eta Rtve-k), eta Rtve katetik erreportaje bat ere egin ziguten (9. minututik aurrera https://www.rtve.es/play/videos/telenavarra/segunda-edicion-6-3-2023/6827705 /). Era berean, albistea partekatua izan da Facebookeko hainbat profiletan, gure proiektua zabaldu nahi izan baitute.

Era berean, aurreko apirilaren 5ean, tresnaren aurkezpena egin genien Nafarroako Gobernuko Eskubide Sozialen Departamentuko kontseilariari eta Pertsonen Autonomiarako eta Garapenerako Nafarroako Agentziako zuzendari gerenteari.