+34 948 24 91 50

Atenan lan egin ezazu

ATENAN LAN EGIN EZAZU

Atenan lan egin nahi baduzu, bidali zure motibazio-gutuna eta CVa. Etorkizuneko hautaketa-prozesuetarako kontuan hartuko ditugu.

Pertsona guztien arteko berdintasuna bermatzeko, langileak hautatzeko prozesuak CV itsuen bidez egiten dira. Prozedura horrek gardentasun handiagoa ematen dio prozesu osoari, eta pertsona bere gaitasunengatik aukeratzen da, eta ez lehen inpresio batengatik edo beste kontsiderazio subjektibo batzuengatik.

Horregatik, zure CVa helarazi beharko diguzu soilik datu akademikoekin, lanekoekin eta prestakuntzakoekin. Bidali zure CVa izen-abizenik, argazkirik, helbiderik edo nazionalitaterik gabe. Zure posta elektronikoak ere ezin zaitu identifikatu.

Ez ahaztu telefono-zenbaki bat jartzea zurekin harremanetan jartzeko.

Era berean, jakinarazten dizuegu, prozesua are gehiago bermatzeko, jasotako curriculum guztiak kudeatuko dituen pertsona ez dela hautaketa-prozesuan egonen.

Mila esker!