+34 948 24 91 50

Berdintasun-plana eta kontziliazio-plana

BERDINTASUN-PLANA ETA KONTZILIAZIO-PLANA

  • Berdintasunarekiko konpromisoaren ondorioz, berdintasun-plan berri bat garatu da (2021-2023), eta hainbat ekintza ditu garatzeko. Horien artean, nabarmentzekoa da erakundeari egokitutako protokolo bat egitea, sexu-jazarpeneko edo sexuan oinarritutako jazarpeneko egoerak prebenitzeko eta horien aurrean jarduteko. Hau talde profesionalarentzat baliagarria izanen da, bai eta gure programetan parte hartzen duten guztientzat ere.
  • Atenak AMEDNAk (Nafarroako Emakume Enpresari eta Zuzendarien Elkartea) emandako 2018ko Reconcilia Zigilua lortu du, erakundeak lana, familia eta bizitza pertsonala uztartzearen arloan egindako lan aktiboa aintzatesteko. Reconcilia zigiluak kontziliazio-politikak ezarri nahi ditu Nafarroako erakundeetan, eta horrek produktibitatea eta lehiakortasuna hobetzea dakar, bai eta gizarte osorako balio erantsia ere.