+34 948 24 91 50

Sorkuntzak

SORKUNTZAK

RAÍCES (2022)

Nafarroako aniztasuna abiapuntutzat hartzen duen sortze-proiektua. Kultura, ondarea eta bertako jendea batu nahi dira diziplina-anitzeko ikuskizun eszeniko batean. Hizkuntza garaikidearen eta bideo-proiekzioaren bidez bidaia emozional bat egitera gonbidatzen zaitugu, gure geografia, paisaiak eta ohiturak ezagutzeko.

Meraki momentuak (2020)

Lau artista emakumeren eta haien emozioen bizitzako eta sormeneko uneetan zehar egindako bidaia da, eszena koloreztatzen dutenak diziplinarteko prozesu batean, non arte plastikoak mugimenduarekin nahasten diren. Horrela, Margaret Keane, Romina Lerda, Muniba Mazari eta Frida Kahlo inspirazio iturri dira oraingoan Atena Konpainia Artistikoarentzat, eszena edozein pertsonarentzat ezagunak diren emozioekin margotzen dutenak, hala nola bakardadea, beldurra, tristura eta nola ez … poza. Bidaia horretan, denbora-lerroa eta espazio-ingurune desberdinak eszenaren ildo nagusian bihurtuko dira. Ahalduntze terminoaz “jabetze” bat, non pertsonen arteko orekaren eta zuzentasunaren balioak hausnarketara gonbidatzen duen publikoa, eszenatik kanpo zein barnean.

Neure unibertsoa (2018)

Proposamen eszeniko honen oinarria antzezleen benetako esperientzia da. Haien bizipen pertsonalak eta gorputzaren mugimendu paregabeak dira sormen prozesu hau hornitu dutenak eta haien berezko unibertsoari ahotsa emateko balio izan duena.

Funtsean, lan honek planteatzen duena errealitateari 180 graduko bira ematea da, guretik haiena sentitu ahal izateko. Azken finean, denok bat gara.

Euria ari duen bitartean (2016)

Nola joanen zara erortzen ari denarekin? Tira, gera zaitez. Berokia zintzilikatu, erantzi zapatak. Eta arropa hori lehortu, bustita izanen duzula. Kafe bat har dezakegu, solas egin. Dantzan egin dezakegu. Goian behean dantzatu, azken tantaraino dantzatu. Baina itxaron ezazu gelditu arte. Nola joanen zara erortzen ari denarekin? Mesedez. Dantzatuko zara?

Iragana esnatzen (2014)

Gizarteen barruan kultura eta arteari garrantzia ematen saiatzen da, balioen eramaileak eta giza garapenaren ordezkariak bezala. Eta artea desagertu den herri baten historiaren bidez egiten du hori. Idazle kezkak dituen gazte batek irakaslea izan zen aitona baten laguntza jasoko du, gaztearen ametsa betetzen ikusi nahi duena.

NirE ariMa MihiSEan (2012)

Gizon baten bizitza irudikatzen da, bere haurtzarotik abiatuta.
Ikuskizunak, protagonistak, bere bizitzako une batean, deabruaren tentazioaren aurrean nola erortzen den kontatzen du, bere arima betiko gazte izatearen truke emanez. Horrela hasten da harilkatze eta konpainia txarren garai nahasi eta ilun bat, benetako maitasunarekin, maitasun xalo eta garbiarekin duen topaketari esker amaitzen dena. Honek sorginkeria horri amaiera eman eta berriro zoriona lortzera eramaten du.

Eta zuk, nola ikusten duzu? (2010)

Sorkuntza honen eszenaratzean, antzezle taldeak “Nondik begiratzen didazu?, Zerk bereizten gaitu?” mota honetako galderak egiten ditu kontzientzia hartzeko “erreflexu baten, kointzidentzia baten, … ikuspuntu baten … topagune baten” eta beste galdera batekin amaitzeko: “Nola hurbiltzen gara?”.

Amets batekin elkar aurkitzea (2008)

9 koreografia segida dira, askotarikoak eta ildo eszeniko batek lotuak, ikuslea harrapatzen duena joan-etorri erritmiko zein melodikoarekin, emozioz eta pozez beteriko txalo zaparrada bati hasiera ematen dion klimax batean amaitzeko.