+34 948 24 91 50

Pribatutasun-politika

PRIBATUTASUN-POLITIKA

1. Adingabeak

Datuak babesteko araudian xedatutakoaren arabera, Atena Fundazioak ezinbesteko baldintza ezartzen du 16 urte baino gehiago izatea webgune honetan sartu ahal izateko. 16 urtetik beherakoa bazara eta webgune honetan sartu bazara, ez diguzu zure daturik eman behar. Informazio honen egiazkotasunaren erantzukizuna norberarena da. Atena Fundazioak, baldintza hori betetzen ez dela egiaztatzen badu, bidalitako informazio-eskaerari arretarik ez egiteko ahalmena du. Adingabeari ez zaio inoiz eskatuko familiako gainerako kideen egoera profesionalari, ekonomikoari edo intimitateari buruzko daturik, haien baimenik gabe.

2. Nor da zure datuen tratamenduaren arduraduna?

Izena: ATENA FUNDAZIOA

IFK: G31711666

Telefonoa: 948 249 150

Helbide elektronikoa: fundacionatena@gmail.com

Helbidea: Altzania ibaia kalea, 20 zk.-behea. Atzealdean. 31006 Iruña

EUROPAKO PARLAMENTUAREN ETA KONTSEILUAREN 2016/679 ERREGELAMENDUA (EB), 2016ko apirilaren 27koa, datu pertsonalen tratamenduari eta datu horien zirkulazio libreari dagokienez pertsona fisikoak babesteari buruzkoan (Datuak Babesteko Erregelamendu Orokorra, aurrerantzean DBEO), xedatutakoarekin bat etorriz, Atena Fundazioak, fundacionatena@gmail.com helbidean eskuragarri dagoen posta elektronikoko postontzian, egiten dituen datu pertsonalen tratamenduei buruzko kontsulta eta zalantza guztiak artatuko ditu.

3. Zer informazio pertsonal biltzen dugu Atena Fundazioan?

Zure informazio pertsonala biltzen dugu, gure zerbitzuak emateko eta etengabe hobetzeko.

Hauek dira biltzen ditugun informazio motak:

  • Jakitera ematen diguzun informazioa: Atena Fundazioaren zerbitzuei buruz ematen diguzun informazio guztia jaso eta gordetzen dugu.

Hainbat modutan eman ditzakezu datu pertsonalak:

  • Gure web orria erabili edo bisitatzean edo harekin elkarreraginean aritzean, adibidez, formulario bat betez edo bertan erregistratuz.
  • Gure instalazioak bisitatzean.
  • Gurekin harremanetan jartzean, telefonoz, postaz edo posta elektronikoz.
  • Informazioa zuzenean bidaltzean —adibidez, kuotak ordaintzean, jardueretan onartzeko formularioak osatzean, gurasoentzako dokumentazioa sinatzean, zure senidearen mediku-historiala ematean edo zure osasun-egoerari buruzko informazioa ematean—, edo eskatu dizugun eta aldiro beharrezkoa den informazioa ematen diguzunean.

Bitarteko horien bidez bildutako datuak:

  • Gurasoen eta/edo tutoreen eta haien senideen izen osoa.
  • Zure senidearen jaioteguna.
  • Harremanetarako datuak: bizilekuaren helbidea, posta elektronikoa, telefono mugikorra, finkoa eta/edo lantokikoa.
  • Zure senidearen irudiak.
  • Espediente medikoak edo akademikoak.

Zerrendatutako zeregin horien inguruan, Atena Fundazioak zure datuak tratatu eta egindako jarduerekin lotutako mezuak bidal diezazkizuke. Mezu horiek telefonoz, posta elektronikoz, postaz eta/edo berehalako mezularitzaren bidez bidal daitezke. WhatsAppeko taldeak sortzeko, parte-hartzaileen baimena beharko da. Ez zaitugu inolako taldetan sartuko zure baimenik gabe.

  • Informazio automatikoa: fundacionatena.org gure webgunean nabigatzen duzun bakoitzean, automatikoki jasotzen eta biltzen ditugu zenbait informazio mota, hala nola zure IP-ri buruzko informazioa, webguneaz egiten duzun erabilerari buruzko informazioa, edukiarekin duzun interakzioa eta webgunearen bidez eskuragarri dauden zerbitzuak barne. Adibidez eta beste webgune askok egiten duten bezala, “Cookieak” eta beste identifikatzaile bakan batzuk erabiltzen ditugu Interneteko nabigatzailea edo zure gailua gure webgunera sartzen direnean zenbait informazio biltzeko.
  • Beste iturri batzuetatik datorren informazioa: beste erakunde batzuekin lankidetza estuan lan egiteko aukera dago, hala nola, ikastetxeekin, hainbat profesionalekin, argazkilariekin, agintariekin, ordainketa- eta banaketa-zerbitzuekin, baita erakunde horiek zure familiakoari buruzko datuak emateko aukera ere.

4. Zertarako erabiltzen ditugu zure datu pertsonalak?

Zure informazio pertsonala tratatzen dugu, lana aurrera eramateko eta gure zerbitzuak eskaintzeko eta hobetzeko. Helburu horien artean daude:

  • ZUK EMANDAKO DATUAK:
  • Atena Fundazioaren helburuak eta asmoak sustatzeko eta kudeaketa eraginkorrena bermatzeko.
  • Datuak gure informazio-biltegiratze sistemetan gordetzeko.
  • Zure senidearen irudiak erabiltzeko, parte hartzen duen jardueretan eskuzko identifikazio-sistema baten barruan.
  • Larrialdi-egoeretarako behar medikoak zehazten dituen dokumentu bat gordetzeko. Dokumentua profesionalen eskura egongo da, larrialdi medikoa gertatuz gero laguntza azkarra emateko.
  • Atena Fundazioak aplikazio informatikoak eta beste tresna teknologiko batzuk ditu zure datuak tratatzeko, besteak beste, erakundea kudeatzeko informazio-sistema. Aplikazio horiek ematen dizkiguten enpresak kontu handiz hautatu ditugu, eta beti aztertu ditugu, besteak beste, haien eta zure senidearen informazioa babestuta dagoela bermatzeko. Erabiltzen ditugun tresna teknologikoei buruzko informazio gehiago nahi baduzu, jarri harremanetan datuak babesteko gure sailarekin fundacionatena@gmail.com posta elektronikoaren bidez.
  • Jasotzen dugun informazioa erabiliko dugu sinatu dugun edo izenpetu dezakegun akordiotik -dagokionaren arabera- eratorritako betebeharrak betetzeko, bai eta eskatzen diguzun informazioa eta zerbitzuak emateko ere. Era berean, pertsona bakoitzaren garapenean lagunduko duten zerbitzuak eskainiko ditugu, eta datu pertsonalak erabiliko ditugu beharrezkoa denean. Bestalde, datu pertsonalak erabiliko ditugu gure zerbitzuak fakturatzeko, Atena Fundazioarekin sinatu duzun akordioaren arabera.
  • WEBGUNEAREN BIDEZ LORTUTAKO DATUAK: Informazio hori, honetarako erabiliko dugu:
  • Gure web-orria administratzeko eta barne-eragiketak egiteko, hala nola arazo teknikoak konpontzea, datuak aztertzea edo probak egitea, bai eta estatistika-, inkesta- edo ikerketa-helburuetarako ere.
  • Gure web orria hobetzea eta edukia modurik praktikoenean aurkezten dela eta erabiltzaile gisa duzun esperientzia ahalik eta eraginkorrena eta egokiena dela bermatzea, bai zuretzat bai erabiltzen duzun ordenagailuarentzat.
  • Nabigazio-estatistikak egitea.
  • BESTE ITURRI BATZUETATIK JASOTAKO DATUAK: Baliteke informazio hori, Atena Fundaziotik jasotzen ditugun eta ematen zaizkigun datuekin erabiltzea. Informazioa, —gainontzeko informazio osagarriarekin batera— erabil dezakegu arestian azaldutako helbururen bat lortzeko, eskuratzen ditugun datu-motaren arabera.
  • BESTE HELBURU BATZUK: Zure informazio pertsonala erabiltzen dugu Atena Fundazioaren zerbitzuen berri emateko hainbat kanalen bidez (adibidez, telefonoz, posta elektronikoz, WhatsApp taldeen bidez).
  • ZER HELBURUTARAKO ESKATZEN DUGU BAIMENA: Zure informazio pertsonala helburu jakin batekin tratatzeko baimena ere eska dezakegu.

Baimena eskatuko dizugu zure senidearen edozein irudi gure publizitate-materialetan argitaratzeko, besteak beste, gure informazio-liburuxkak, gure web orria edo antolatutako ekitaldiak zabaltzeko edozein bideo.

Aipatutako helburuetarako baimena eman baduzu, edozein unetan ken dezakezu, datuen babesaz arduratzen den pertsonarekin harremanetan jarrita.

5. Zenbat denboraz gordeko ditugu zure datuak?

Zure datu pertsonalak ez ditugu gordeko datu horien tratamenduaren xedeen arabera behar-beharrezkoa dena baino denbora luzeagoan. Oro har, zure senidearen espedienteak gordeko ditugu Atena Fundazioarekin harremanak irauten duen bitartean, eta, amaitutakoan, artxibategi historikora eramango ditugu, haietarako sarbide mugatua bermatuz.

Zure datuak tratatzen ditugu modu zilegian, leialki, gardenki, egoki, era adiutuan, mugatuan, behar zehatzetan eta molde eguneratuan. Horregatik, jasotako datuak zehatzak ez direnean, zentzuzko neurri guztiak hartzeko konpromisoa hartzen dugu, horiek kendu edo luzapenik gabe zuzentzeko.

6. Zein da zure datuak tratatzeko legitimazioa?

Zure datuak tratatzeko oinarri juridikoa zure senidea Atena Fundazioan sartzean espresuki adierazitako baimena da.

Eskaera formalizatu ondoren, tratamendurako oinarri legitimatzailea, gainera, eskatutako kontratu-prestazioa da.

Legeria sektorialean ezarritako betebeharrak ere bete behar ditugu, baita aplika daitekeen beste edozein araudi ere.

Eta gure interes legitimoaren arabera, zure datuak tratatuko ditugu kalitateari eta iritziari buruzko inkestak egiteko, webgunea mantentzeko edo telefono bidezko arretarako.

7. Zein hartzaileri jakinaraziko zaizkio zure datuak?

Zure senideari buruzko informazioa parteka dezakegu irabazi-asmorik gabeko beste erakunde batzuekin, Atena Fundazioko kide direnekin, hala nola Plena Inclusión Navarra, Nafarroako Geriatria eta Gerontologia elkartea, Haizea Dantzaren aldeko elkartea Nafarroan eta EMAN (Asociación Escena y Música Asociada de Navarra-Eszena eta Musika Elkartua Nafarroan) elkarteekin. Lagapen horien oinarri juridikoa Atena Fundazioaren interes legitimoa eta interesdunaren aldez aurreko adostasuna dira.

8. Zein dira zure eskubideak zure datuak ematen dizkiguzunean?

Datuak ematen dizkiguten pertsona guztiek eskubide hauek dituzte:

  • Pertsona orok du berari dagozkion datu pertsonalak tratatzen ari garen jakiteko baimena. Interesdunek eskubidea dute beren datu pertsonalak atzitzeko, bai eta datu okerrak zuzentzeko eskatzeko ere, edo, hala badagokio, datu horiek ezabatzeko eskatzeko, besteak beste, datuak bildu ziren helburuetarako jada beharrezkoak ez direnean.
  • Datuak Babesteko Erregelamendu Orokorrean aurreikusitako baldintzetan, interesdunek beren datuen tratamendua edo eramangarritasuna mugatzeko eskatu ahal izango dute, kasu horretan, erreklamazioak egiteko edo defendatzeko baino ez ditugu gordeko.
  • Inguruabar jakin batzuetan, eta beren egoera partikularrarekin zerikusia duten arrazoiengatik, interesdunek aurka egin ahal izango diote beren datuen tratamenduari. Helburu espezifikoren baterako baimena eman baduzu, edozein unetan kentzeko eskubidea duzu, eta horrek ez du eraginik izango erretiratu aurreko baimenean oinarritutako tratamenduaren zilegitasunean. Kasu horietan, datuak tratatzeari utziko diogu edo, hala badagokio, tratatzeari utziko diogu helburu zehatz horretarako, ez bada arrazoi legitimo larriengatik edo erreklamazio posibleak egikaritu edo defendatzeagatik.
  • Azaldutako eskubide horiek guztiak Pribatutasun-politika honen “tratamenduaren arduradunaren” atalean agertzen diren harremanetarako bitartekoen bidez gauza daitezke.
  • Zure eskubideen edozein urraketaren aurrean, bereziki zure erabileran gogobetetasuna lortu ez baduzu, erreklamazioa aurkez dezakezu Datuak Babesteko Espainiako Bulegoan (www.agpd.es helbidean eskuragarri daude harremanetarako datuak) edo beste kontrol-agintaritza eskudun batean. Zure eskubideei buruzko informazio gehiago ere lor dezakezu, erakunde horietara joz.

9. Bitarteko elektronikoen bidezko komunikazio komertzialak

Atena Fundazioak jakinarazten dizu Informazioaren Gizartearen eta Merkataritza Elektronikoaren Zerbitzuei buruzko uztailaren 11ko 34/2002 Legea betetzen duela, eta ez dugu SPAM praktikarik egiten; horregatik, zure posta elektronikoa edo telefono mugikorra une bakoitzean helburu komertzialekin tratatzeko baimena eskatuko dizu.

10. Pribatutasun-politikaren eguneratzea

Atena Fundazioak pribatutasun-politika edo zerbitzuak erabiltzeko baldintzak aldatzeko eskubidea izango du, indarrean dagoen legeriara egokitzeko arrazoiak edo beste arrazoi batzuk direla medio, eta hori gertatzen denean, edozein aldaketaren berri emango dugu, eta gure politikaren bertsio berriena berriro irakurtzeko eskatuko dugu, eta, hala badagokio, haren onarpena berresteko. Bildutako datu pertsonalen erabateko konfidentzialtasuna eta pribatutasuna bermatzen da, eta, horregatik, segurtasun-neurriak hartu dira baimenik gabeko aldaketa, galera, tratamendua edo sarbidea saihesteko, eta, horrela, datuen osotasuna, erabilgarritasuna eta segurtasuna bermatzeko. Hala ere, Atena Fundazioa ez da datu pertsonalen inguruan sor daitezkeen gorabeheren erantzule izango, baldin eta honako egoera hauek eratortzean: sistemetara baimenik gabe erasotzea edo sartzea, ezinezkoa denean detektatu edo eragotzi, egungo teknologiaren egoeraren arabera neurriak hartuta ere.

Azken eguneratzea 2021eko ekainean burutu zen.