+34 948 24 91 50

ONCE Fundazioaren babesa

Desaktibatuta

Aurtengo apirilean, ONCE Fundazioaren desgaitasuna duten pertsonei zuzendutako proiektuetarako laguntzetara aurkeztu ginen, eta jakinarazi nahi dizuegu aldeko ebazpena jaso dugula. Laguntza honen helburua da erakundearen lokalak egokitzea, altzariak eta ekipamendua erostea.
Laguntza honi esker, honako hauek eskuratuko ditugu:

  •  Ordenagailu  eta imprimagailu berri bat gure profesionalen lana errazteko.
  • Berdintasunerako II. Plana izatea.
  • CRM datu-base bat sortzea.
  • Biltegiratzeko altzaria
  • Gure jarduera sentsorialetarako gortina opakuak.

Dagoeneko, eskatutako behar guztiak erabiltzen ari gara, CRM datu-basea izan ezik,  oraindik lantzen ari baikara. Oso eskertuta gaude ONCE Fundazioak emandako laguntzagatik.