+34 948 24 91 50

RAÍCES, Atena Konpainia Artistikoaren Ikuskizun berria

Desaktibatuta

Gayarre Antzokiak Atena Konpainia Artistikoaren ikuskizun berria estreinatu du ostiral honetan, abenduaren 2an. “RAÍCES” ikuskizun inklusiboaren bidez Nafarroari eta bere biztanleriari omenaldia egin zaio. Hainbat identitate-elementu eszenaratuz, artistek Nafarroa bere begien bidez berrezagutzera gonbidatzen du.

Ikuskizun hau diziplinarteko proiektu bat izan da, Patxi Araujo artista nafarraren laguntza izan duena.

Oraingo honetan, gure ikuskizuna are aberasgarriagoa bihurtu duten beste profesional eta musikari batzuen laguntza ere izan dugu: Sara Chocarro (makillatzailem profesionala), Gotzon García (txalaparta irakaslea) eta Joaquín Maya Eskolako Ganbera Bandako txistulariak: Uxue Anguiano , Amparo Argiñena, Koldo Berasategui,  Alfonso Iturria, Eneko Iturria, Maider Moren, Miren Oiz  y Patxi Rodríguez.
Mila esker!