+34 948 24 91 50

Poloniako bisita Atenan

Desaktibatuta

Atzo bisita berezia izan genuen Atenan, Poloniako ordezkaritza batetik, Torun hirikoa. Desgaitasuna duten pertsonekin lan egiten duten zazpi profesional etorri dira Iruñera, desgaitasunaren arloko hainbat baliabide eta lan-metodologia ezagutzera, eta hauen artean gure entitatea. Esperientziak trukatzeko aukera ezinhobea eta egia esanda, ikaragarri gustatu zaie. Gainera oso detaile polita izan dute gurekin, Poloniatik oparitxo batzuk ekarri baitizkigute

Mila esker zuen bisitagatik! Dziękuję!