+34 948 24 91 50

Konpainiaren azkeneko kolaborazioak

Desaktibatuta

Aurreko astean Atena Konpainia Artistikoak bi emanaldi izan zituen. Asteartean, hilak 14, Tasubinsako Partaidetza Kontseiluaren barruan jardun zuen, eta bertan, zentro okupazionalek egindako lana partekatu zuten. Ekitaldia Orkoiengo Gizarte Etxean izan zen, eta konpainiak hasieran eta amaieran dantzatu zuen.


Ostiralean, hilak 17, Iberora joan zen Isterria EEEko ikasleen aurrean dantzatzeko. Bi kasuetan, konpainiarentzat ere berezia izan da, konpainiaren zati handi batek Tasubinsan eta Isterrian igarotzen baitu bere egunerokotasunean. Beraz, esan dezakegu konpartitzeko aste berezia izan dela.