+34 948 24 91 50

Atena Konpainia Artistikoa jo ta ke

Desaktibatuta

Azken lauhileko honetan, Atena Konpainia Artistikoa jo ta ke lanean aritu da ondoen egiten dakiena eginez… Dantzan!

Hirutan RAÍCES ikuskizunarekin: Burlatako Kultur Etxean (2023/09/30), Lodosako Kultur Etxean (2023/11/05) eta Nafarroako Parlamentuan (2023/12/15).

Era berean, pieza koreografikoen bidez dantzatu du Snoezelen VIII. Jardunaldietan (2023/10/27) eta Plena Inclusión-eko ordezkarien plataformaren aurkezpenean (2023/12/19), biak Civicanen (Iruñean). Gainera, Atrapa-2 jaialdian (2023/10/05) parte hartzeko zortea izan genuen.

Balantze bat eginez, esan dezakegu 2023 honetan konpainiak lan handia egin duela, 6.000 pertsona baino gehiagok gozatu baitute publiko gisa. 2024an eszenatokien gainetik gogor zapaltzen jarraituko dugu!

Bazenekiten konpainia Instagramen dagoela? Jarraituiezue! https://www.instagram.com/companiaartisticaatena/