+34 948 24 91 50

Aste biziak Atena Konpainia Artistikoarentzat

Desaktibatuta

Atena Konpainia Artistikoa oso lan handia egiten ari da lehen seihileko honetan. Otsailean hasi zen Momentos Meraki ikuskizunaren 5 emanaldi jarraian eskaintzen, eta “Kirolak sariak”-en parte hartu zuen pieza koreografiko batekin. Ordutik, gogor lan egin du, apirila eta maiatza bitartean hiru aste jarraian dantzatu behar izan baitu hainbat ekitalditan.

Alde batetik, apirilaren 22an, Hazel, Iker eta Ainhoa Villenara (Alicantera) joan ziren “XVIII. Koreografia Lehiaketan parte hartzeko”.

Bestalde, apirilaren 29an Haizea Elkarteak Dantzaren Nazioarteko Egunean antolatzen duen galan parte hartu zuen. Iruñeko Karlos III.a etorbidean aritu zen, Haizea Elkartea osatzen duten beste dantza eskola batzuekin batera.

Azkenik, joan den maiatzaren 6an, Baluarten (Iruñean), Momentos Meraki ikuskizunarekin aritu zen berriro, familiei zuzendutako “Baluarte txiki” zikloaren barruan.
Artistek gogor lan egin dute, eta horretan jarraituko dute, uda aurretik azken emanaldi bat geratzen baitzaie oraindik. Oraingoan RAÍCES ikuskizunarekin izango da, ekainaren 10ean, Iruñeko Civivox Iturraman.