Atena Fundazioak eta Nafarroako Rural Kutxako Gizarte Ekintzak lankidetza hitzarmena sinatu dute inklusio, ongizate eta sorkuntza artistikoko programak bultzatzeko
2026ko martxoaren 16a
Atena Fundazioak era Nafarroako Rural Kutxako Gizarte Ekintzak lankidetza-hitzarmen bat sinatu dute, adimen- eta/edo garapen-desgaitasuna duten pertsonen ongizaterako, inklusiorako eta garapen integralerako funtsezko programak bultzatzen jarraitzeko aukera emango diguna: “Arte y Discapacidad ” Musika eta Dantza Eskola, “Estimulazio basal eta sentsoriala”, “Arte-Centro Con-Muévete: Zahartzea mugimenduarekin, Atena Konpainia Artistikoa eta Osasun Integrala. Programa horiek Atena Fundazioan artearen, mugimenduaren eta pertsonarengan oinarritutako arretaren bidez egiten dugun lanaren parte dira.
Atena Fundazioan adimen- eta/edo garapen-desgaitasuna duten pertsonei beren bizi-proiektuan laguntzeko lan egiten dugu, beren autonomia, parte-hartze soziala eta bizi-kalitatea sustatuz artearen eta arreta integralaren bidez. Hitzarmen hau babes garrantzitsua da aukerak, ongizatea eta sorkuntzarako, adierazpenerako eta partaidetzarako espazioak sortzen jarraitzeko.
Eskerrik asko Nafarroako Rural Kutxako Gizarte Ekintzari, pertsonak erdigunean jartzen dituzten proiektu sozialekin duen konpromezuagatik.



Publicación anterior
Iruzkin berriak