🏆 Atena Fundazioa, Ohorezko Saria “Gertu daudenengandik gertu” sarietan
Gaur poz handia partekatzen dugu: Atena Fundazioak Ohorezko Saria jaso du “Gertu daudenengandik gertu” sarien IV. Edizioan.
Eskerrik beroenak Notariado Fundazioari, Aequitas Fundazioari eta Adinekoen eta Pentsiodunen Plataformari ohore honengatik eta adimen- edo garapen-desgaitasuna duten pertsonekin dugun konpromisoa nabarmentzeagatik. Eta esker bereziak eman nahi dizkiogu Matilde Fernándezi, saria maitasunez era hurbiotasunez banatu baitzuelako.🤝
Aintzatespen hau oso urte berezian dator, gure 25. urteurrena ospatzeko prestatzen ari garen honetan. 2001az geroztik, pertsonen osasuna, ongizatea eta inklusio erreala hobetzeko lan egiten dugu, benetan eraldatzen duenaren aldeko apustua eginez: artea. Sari honek aukerak sortzen, inklusioa eraikitzen eta hurbilekoengandik hurbil mantentzen jarraitzera bultzatzen gaitu.
Eskerrik asko, bihotzez, errekonozimendu honengatik.💙💛




Publicación anterior
Iruzkin berriak