Boluntariotza egin!
Atenan artearen botere eraldatzailean eta komunitatearen indarrean sinesten dugu. Gure jardueretara etortzen diren adimen desgaitasuna duten pertsonen bizitzan eragin positiboa izan nahi duten pertsona aparten bila gabiltza.
Zertan datza boluntariotza?
Erakundeak Iruñeko eta Burlatako lokaletan egiten dituen programetako jardueretan parte hartzen duten pertsonei laguntza eskaitzea.
Zein egunetan eta zein ordutegitan?
Astelehenetik ostiralera boluntariotza egin daitekeen ordutegi tarteak hurrengoak dira:
- goizetan (9:15-12:30)
- arratsaldetan (17:30-20:15)
Baldintza: 18 urte baino gehiago izatea.
Gure erakundean boluntariotza egiteko interesa baduzu, idatzi voluntariado@fundacionatena.org helbidera eta kontatu zure motibazioak eta prestasuna.