+34 948 24 91 50

Gure programetan izena eman!

Desaktibatuta

Irailaren 9an hasiera emango diegu gure arte eszenikoetako eskola eta zahartze aktibo programen jarduerei. Programa hauek Iruñeko eta Burlatako lokaletan egingo dira.
Artea eta pedagogia uztartzen dituzten programa hauek adimen-desgaitasuna duten pertsonen bizi-kalitatea eta ongizatea hobetzen laguntzen dute.

Arte eszenikoetako eskolan dantza, antzerkia, arte plastikoak eta musika lantzen dira. Gainera, hainbat tailer artistiko eta jarduera kultural egiten dira, haien errealizazio artistiko eta pertsonalean laguntzeko. Programa honetan 3 urtetik aurrera parte har daiteke, adin-mugarik gabe.

Zahartze aktiboko programak saio artistiko-sortzaileak eskaintzen ditu, eta bertan zentzumen-esperientziak erabiltzen dira zahartze-prozesuan dauden pertsonen narriadura prebenitzeko eta moteltzeko. Horien bidez, haien ongizate fisikoa, kognitiboa eta psikosoziala hobetu nahi da.

Izena emateko epea urriaren amaierara arte egongo da zabalik