+34 948 24 91 50

Atena eta Anfas Eroskiko Zentimo solidarioetan

Desaktibatuta

Ezagutzen al duzue Eroskiren Zentimo Solidarioen programa? bezeroen ekarpen solidarioekin, irabazi-asmorik gabeko hainbat erakunderen gizarte-proiektuak babesten dituen programa da. Aurten Nafarroako Plena Inclusión-en bi erakunde hautatuak izan dira: ANFAS eta Atena Fundazioa. Eta EROSKIn 2023ko martxoaren 30etik apirilaren 26ra bitartean egindako dohaintza guztiak gure proiektuentzat bidaratuko dira.

Beraz, gure osasun-proiektu integralarekin kolaboratu nahi duten pertsona guztiek dohaintza txiki baten bidez egin dezakete:
– 5-30 € arteko erosketengatik 10 zentimo eman ditzakezu.
– 30 eurotik gorako erosketengatik 20 zentimo eman ditzakezu.

Eroskin erosten baduzue eta laguntzeko gogoa baduzue, adimen- edo garapen-desgaitasuna duten pertsonei zuzendutako proiektuei lagundu ahal izango diezue. Eskerrik asko!