ONDA CERO NAVARRA-ren Sari Solidarioa
Atena Konpainia Artistikoak Onda Cero Navarrak ematen duen sari solidarioa jaso du, bigarren edizioan, “Ezintasuna eta mendekotasuna” kategorian.
Beste erakunde sarituak Acción en Red Tudela – Grupo Inclusión (Pobrezia eta Gizarte Bazterkeria), AnaRASD (Nazioarteko Lankidetza), Pablo Iraburu zinema dokumentaleko zuzendaria (Komunikazioa) eta Tafallako Caramelos El Caserío enpresa (Enpresa eta Erantzukizun Korporatiboa) izan dira.
Onda Ceroren sari solidarioen helburua Nafarroako pertsonek, gizarte-entitateek, enpresek eta erakundeek Foru Erkidegoan eta kanpoan garatutako ekimen solidarioak publikoki aitortzea da.
Esteka: